CSN Ekonomia- eta finantza-jarduera

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Ekonomia- eta finantza-jarduera

RECURSOS ECONOMICOS

Estatuko administrazioko arlo publikoko zati da Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua erakundea, azaroaren 26ko 47/2003 Aurrekontu Lege Orokorraren 2.1.g) eta 3.1.b) artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez, eta Kontabilitate Publikoko Plan Orokorrean aurreikusitako kontabilitateko araubidearen zein Estatuko Erakunde Administraziorako Kontabilitate Instrukzioaren mende dago.

Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren Estatutuaren V. idazpuruak erregulatu ditu ondare araubidea, aurrekontu araubidea eta ekonomia-finantza eta kontabilitate kudeaketaren araubidea.

Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak ondare propioa dauka, Estatuko Administrazio Orokorraren ondarearekiko independentea dena, eta bera titularra den ondasunen eta eskubideen multzoak osatzen du ondare hori. Honakoak dira aipatu ondasun eta eskubide horiek:

 a) Bere ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak, eta horien produktuak eta errentak.

 b) Maiatzaren 4ko 14/1999 Legean erregulatutako tasa eta prezio publikoetan jatorria duten sarrerak.

 c) Urtero Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura ezartzen diren esleipenak.

 d) Legez esleitu ahal zaion bestelako edozein.

CSNk baliabide ekonomiko propioak dauzka, erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik jasotzen dituen tasetan dutenak oinarria.

Aipatu erakundeari dagokio tasak, prezio publikoak eta bestelako baliabide publikoak kudeatzea eta biltzea, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluari esleitu bazaio horien zerga-kudeaketa egitea. Horrela, premiamenduzko administrazio-prozedura erabil dezake aipatu kudeaketa eta bilketa eraginkorrak izan daitezen.

Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak hitzarmena dauka Zerga Administrazioaren Estatu Agentziarekin, bilketaren kudeaketa bide exekutiboan egiteko.

Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak urtero egiten du aurrekontuen aurreproiektua, Aurrekontu Lege Orokorrak ezarritakoari jarraiki. Energia eta Turismo Ministerioaren bidez Ogasun Ministerioari eta Herri Administrazioei igortzen die aurreproiektua, Espainiako Gobernura igo dezaten horiek, eta Gorte Orokorrei gero, Estatuko Aurrekontu Orokorren barruan.

Aurrekontu Lege Orokorrak gidatzen du erakunde honen kontabilitatea, eta Kontabilitate Publikoko Plan Orokorrean jasotako printzipioen eta arauen arabera garatzen da. Kontabilitateak ondarearen, finantza egoeraren eta aurrekontuaren emaitzen zein exekuzioaren irudi zehatza islatzen du, eta jardueraren gaineko kostuen berri ematen du, erabakiak zuzen eta eraginkor hartzeko behar beste.

Estatuko Administrazioaren Jardunbide Orokorrak eta Kontuen Epaitegiak burutzen dute ekonomia-finantza jarduera horren kontrola.