CSN Araudia

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Araudia

Normativa

Dituen funtzioen artean, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak segurtasun nuklearrerako eta babes erradiologikorako beharrezko araudiak proposatzen dizkio Espainiako Gobernuari, bai eta egokitzat jotzen dituen ikuskapenak ere. Lehen mailako instalazio nuklearren eta erradioaktiboen kokalekuak hautatzeko irizpide objektiboak ezartzen ditu aipatu araudiak, autonomia erkidegoek txostena igorri ondoren. Gainera, nazioarteko legediari egokitzen dio nazioko legedia; batez ere, Europar Batasuneko zuzentarauetatik eratorritakoei. 

Era berean, jarraibide, zirkular eta gida teknikoak egiten eta onartzen ditu, instalazio nuklearrei eta erradioaktiboei buruzkoak direnean horiek, edota bere eskumeneko gaiekin zerikusia duten beste jarduera batzuk direnean.

Jarraibideak segurtasun nuklearrerako eta babes erradiologikorako arau teknikoak dira, eragindako subjektuek nahitaez bete beharrekoak. Horiek egitean, interesdunen eta jendearen parte-hartzea sustatzen da, informaziorako, herritarrek parte hartzeko eta justiziarako eskubideak erregulatzen dituen legean aurreikusitako terminoetan, ingurumen-gaiei dagokienean. Kontseiluak jarraibideak onartu aurretik, Diputatuen Kongresuari komunikatzen zaizkio horiek, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira gero.  

Gidak gomendioak emateko dokumentu teknikoak dira. Horiekin, eragindako subjektuak bidera ditzake CSNk, segurtasun nuklearrerako eta babes erradiologikorako gaietan indarrean dagoen araudiari jarraiki.

Zirkularrak informatzeko dokumentu teknikoak dira. Kontseiluak eragindako subjektuei bidaltzen dizkie, aplikatzeko eremuaren arabera. Segurtasun nuklearrarekin eta babes erradiologikoarekin zerikusia duten egitate eta zirkunstantziei buruzkoak izaten dira.

Gehigarri bezala, CSNk zuzenean bidaltzen dizkie baimenen titularrei jarraibide tekniko gehigarriak, segurtasun-baldintzak eta betekizunak mantentzen direla bermatze aldera.

Atal horretan biltzen dira erkidegoetako eta nazioarteko hitzarmenetako arauei buruzko xedapen nazional guztien testu osoak eta iruzkinak, bai legeak, bai araudiak. Lege eta araudi horiek erregulatzen dituzte segurtasun nuklearra eta babes erradiologikoa.