CSN Nazioartekoa

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Nazioartekoa

Relaciones Internacionales

CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren nazioarteko politikak eta estrategiak atzerriko erakunde berdintsu ofizialekin harremana edukitzea dute xede, bai eta segurtasun nuklearrean eta babes erradiologikoan eskumenak dituzten nazioarteko erakundeetan parte hartzea ere, edota espainiar gobernuari aholku ematea beste herrialde eta entitate batzuekin gai horien gainean dituen konpromisoen gainean.

Jarduera tekniko eta instituzionalak dira egiteko horiek, eta bi planotan burutzen dira: aldeaniztunean, nazioarteko erakundeen, organismoen eta foroen bidez; eta aldebikoan, erakunde homologoekin laguntza teknikorako eta lankidetzarako hitzarmenak eginez.

CSNk, berezkoak dituen eskumenei arreta emanez, parte hartzen du Espainiak hainbat konbentziotara atxikita hartu dituen konpromisoak bete ditzan, horien zati bada.

Harreman aldeaniztunen eremuari dagokionez, CSNk honakoetan parte hartzearekin eratu da nazioarteko funtsezko jarduera: gobernuko organoetan, Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeko (OIEA) batzorde aholkularietan eta lantalde teknikoetan, Europar Batasunean eta Energia Nuklearraren Agentzian (OCNE/NEA).

Aldi berean, erakunde homologoek eratutako elkarteetan hartzen du parte CSNk. Testuinguru horretan, praktika eta politika erregulatzaileak partekatzen dira, eta ekimen berriak aztertzen. Zehazki, CSNk modu aktiboan hartzen du parte Erregulatzaile Nuklearren Nazioarteko Elkartearen (INRA) lanetan, Europako Erregulatzaile Nuklearren Elkartean (WENRA), Erregulatzaile Erradiologiko eta Nuklearren Organismoen Foro Iberoamerikarrean, Babes Erradiologikoan eskumena duten Agintaritza Europarren Elkartean (HERCA) eta Segurtasun Fisiko Nuklearrerako Europako Erregulatzaileen Elkartean (ENSRA).