CSN Erradiologia-babesa

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Erradiologia-babesa

Protección radiológica

Gizakiak, funts naturaleko erradiazio ionizatzailearen eraginpean egoteaz gain, jatorri artifizialeko erradiazio iturri ionizatzaileen eraginpean ere badaude. Nahiz eta, hasiera batean, aurrerapauso handia ekarri zuen gizartearen garapen zientifikoan erradiazio iturri ionizatzaile artifizialak erabiltzeak, oso azkar jarri ziren agerian horien erabilera txarrak osasunean eragin zitzakeen kalteak. Agerikoa egin zen babes-neurriak ezartzeko beharrizana, eta horrek ekarri du babes erradiologikoa deituriko diziplina.

Diziplina anitzeko jarduera da babes erradiologikoa, izaera zientifikoa eta teknikoa dituena, eta erradiazio ionizatzaileen eraginpean egotetik erator daitezkeen ondorio kaltegarrien aurrean pertsonak eta ingurumena babestea da horren xedea.

1928tik, nazioarteko organismo independentea dago, Babes Erradiologikorako Nazioarteko Batzordea (ICRP). Horrek igortzen ditu gomendioak eta aholku ematen erradiazio ionizatzaileen aurkako babesarekin zerikusia duten alderdi guztiei buruz. Nazioarteko erakundeek eta eskualdeko zein nazioko agintaritzek araudiak ezartzeko oinarria izaten dira gomendio horiek.

Honakoak dira ICRPko gomendioak oinarritzeko funtsezko hiru printzipioak:

Justifikazioa

Erradiazio ionizatzaileen eraginpean egotea dakarren praktikak beti egin behar dio onura gizarteari. Balizko ondorio negatiboak eta egon daitezkeen bestelako aukerak ere kontuan hartu behar dira.

Optimizazioa edo "Alara printzipioa"

ALARA terminoa ingelesezko siglak dira (As Low As Reasonably Achievable), hau da, "ahalik eta baxuenak" litzatekeena. Ahalik eta baxuenak izan behar dira erradiazioaren eraginpean egoteko mailak, alderdi sozialak eta ekonomikoak aintzat hartuta.

Dosiaren mugaketa

Pertsonek jasotako erradiazio dosiek ezin ditzakete indarrean dagoen legediak ezarritako mugak gainditu.

Hemen dago babes erradiologikoari eta segurtasun nuklearrari buruzko araudi guztia:  CSN > Araudia atalean.