CSN Larrialdi-egoeretarako erantzuna

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Larrialdi-egoeretarako erantzuna

¿Que es una emergencia nuclear?

Espainian, babes zibilerako nazio-sistemaren bidez eta energia nuklearra zein erradiazio ionizatzaileak erabiltzeko betekizunen bidez erregulatzen da larrialdi nuklear eta erradioaktiboen kudeaketa. Babes zibilerako ikuspuntutik ezartzen dira antolaketarako printzipio orokorrak, erantzukizunak eta herritarren eskubide zein betebeharrak, bai eta herri-administrazioen eta larrialdi-egoeren aurreko planifikazioa, prestaketa eta erantzunaren inguruko praktiken titular direnen eskubide eta betebeharrak ere. Era berean, instalazioen kanpoaldean burutzeko jardueretarako larrialdi-planak ezartzen dira, instalazio horietan gertatutako istripuek hirugarrenei eragiten dietenerako.

Erregulazio nuklearraren ikuspegitik, praktika erradiologiko bakoitzerako larrialdi-planak egon behar dira, eta esku-hartzeko mailei eta teknikei buruzko irizpide espezifikoak ezartzen dira, bai eta planak oinarritzeko babes-neurriak ere. Gainera, erregulazio nuklearrean edo erradiologikoan kontuan hartu ez diren jarduera batzuek ekintza-planak dituzte larrialdi egoerei aurre egiteko, arrisku erradiologikoa baitago horietan. Larrialdi nuklearren eta erradiologikoen izaera espezifikoa dela-eta, CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zenbait funtzio hartu ditu bere gain, erregulatzaile nuklearreko organismoa den heinean berezkoak zaizkion eskumenetatik harago doazenak.

Funtzio horiek behar bezalako eraginkortasun mailarekin burutu ahal izateko, larrialdietarako antolaketa dauka CSNk, bere laneko ohiko antolaketaren osagarria dena. Bada, antolaketa osagarri horrek buru bakarra duen egitura eragilea dauka; presidentetza da buru hori, horrek du zuzendaritza funtzioa, eta erabakiak hartzen ditu. Bertan, unitate tekniko eta logistikoek hartzen dute parte, kasu horietarako berariaz ezarritako ekintza-planarekin bat etorriz. Larrialdia eragin duen istripuaren larritasun mailaren arabera aktibatzen da aipatu plana.

Hemen aurki daiteke araudi aplikagarri osoa:  CSN > Araudia.