CSN Zentralak desegiten

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Zentralak desegiten

Instalaciones en desmantelamiento

Zentral nuklear baten bizitza baliagarriaren amaierak, bai jardun-aldia bete duelako, bai jarduna bideraezin egin duelako bestelako zirkunstantzia tekniko edo ekonomikoren batek, ez dakar bertan egin beharreko jardueren amaiera; izan ere, eraisketa deituriko etapa berriaren hasiera markatzen du.

Honela defini daiteke zentral nuklearraren eraisketa: zerbitzua behin betiko kendu ondoren, aurreko jardunaren ondorioz eragindako lekuetan egon daitekeen erradioaktibitate-hondarra pixkanaka deuseztatzen duten ekintza eta prozesu tekniko zein administratiboen multzoa. Zentraleko eta horren aurreko kokalekuko hondakinen arriskuak guztiz deuseztatu direnean, edo gutxieneko kopuru onargarrira murriztu direnean arrisku horiek, instalazio nuklear sailkapena kenduko zaio eta itxi egingo da.

Behin itxi denean, arauzko kontrol erregulatzailearen mende egoteari utziko dio zentral nuklearrak. Edozein zentral nuklearren eraisketaren helburua da etorkizunean kokaleku horri eman ahal zaizkion erabilerek ez diezaietela ekarri herritarrei edo ingurumenari arrisku erradiologiko onartezinik. Zentral nuklearren kasuan, eraisketa jarduerak konplexuagoak izaten dira, haien jarduna amaitu ondoren hondar arriskuak eduki ditzaketen beste instalazio industrialetan baino.

Tartean dauden jarduera guztien plangintzan zeregin erabakigarria daukaten bi elementu garrantzitsuk hartzen dute parte zentral nuklearrak eraisteko eta ixteko orduan: erradiazio ionizatzailedun ingurunean lan egiteak eta sortu diren hondakin materialen azken kudeaketak.