CSN Segurtasun nuklearra

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Segurtasun nuklearra

Seguridad nuclear

Segurtasun nuklearraren helburua instalazio nuklearretako balizko arrisku erradiologikoak murriztea da, bai substantzia nuklearrak manipulatzetik eta biltegiratzetik eratorritako arriskuak, bai energia elektrikoa eskuratzeko asmoz energia nuklearra erabiltzetik eratorritakoak, zirkunstantzia normaletan zein gertakariak gertatuta ere, langileen, jendartearen eta ingurumenaren babes egokia lortze aldera.

 Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua (CSN) da Espainian arlo horretan eskumena duen erakunde bakarra, eta horrek ezartzen ditu printzipioak, irizpideak eta segurtasun nuklearra erregulatzen duen araudia. Instalazio nuklearren bizitzako fase guztiak hartzen ditu bere gain CSNren jarduera erregulatzaileak: kokalekua, proiektua, kontrola eta funtzionamendu zuzena, baita eraisketa ere, eta erregai nuklearraren zikloari dagozkion jarduerak, Espainian burutzen badira.

Segurtasun nuklearrerako erregulazioak ezartzen du instalazio nuklear guztien kokalekua, diseinua, eraikuntza, jarduera eta eraisketa, eta, funtsean, babes printzipioa sakon aplikatzean oinarritzen da. Balizko arrisku erradiologikoen aurkako hesi fisiko zein administratiboen multzoa ezartzea da babes printzipioaren xedea. Era berean, istripuen prebentziora eta, horiek gertatuz gero, ondorioak arintzera dago bideratuta segurtasun nuklearrerako erregulazioa.

Segurtasun nuklear maila egokia lortzeko eta mantentzeko, honakoa eskatzen die CSNk instalazioetako titularrei: behar bezala gaitutako langileak edukitzea, segurtasun fisikoari dagokionean ikuspegi egokia edukitzea eta segurtasun eragingarriko kultura ezartzea. Modu berean, ikerketa finantzatzen du jarduera eta segurtasun gaietan.

Hemen dago segurtasun nuklearrari eta babes erradiologikoari buruzko araudi guztia:  CSN > Araudia atalean.