Contenido principal
Erregai gastatua biltzeko edukiontziak
Contenedores de almacenamiento de combustible nuclear gastado
Behin erregai nuklearra erreaktore nuklearretan erabili denean, zentral nuklearretako andel zentraletan biltegiratzen da, horren aktibitatea ahultzeko eta erregaia hoztu dadin. Ondoren, lehorrean biltegira daiteke erretako erregai nuklearra, biltegiratzeko edukiontzietan edo biltegiratzeko eta garraiatzeko edukiontzietan behin betiko kudeatu arte. Asmo bikoitzeko edukiontzi deitzen zaie azken horiei.
Erretako erregaia segurtasunez biltegiratzea bermatzen duten elementuen multzoak osatzen ditu biltegiratze sistema horiek. Araudiak eskatu eta ezarri dituen segurtasun-funtzioak bete daitezela bermatzean oinarritu da sistema horien diseinua: materialaren azpi-kritikotasuna eta konfinamendua mantentzean eta berau honda dadin saihestean, gamma erradiazioa eta neutroi erradiazioa blindatzean eta jarduera erradioaktiboak sortutako hondar beroa bertatik ateratzean.
Itxitura hermetikoa duen ontzi zilindrikoa daukate edukiontzi horiek, eta erregai-elementuak gordetzeko euskarria dago barruan. Erregai nuklear motaren arabera, 20 eta 60 elementu artean biltegiratu ditzake edukiontziak.
Ikuskatutako eta onartutako zamaketa-plan baten arabera biltegira daitezke edukiontziaren baimenean ezarritako betekizunak betetzen dituzten erretako erregai elementuak (hozte eta erretze denbora, aberaste maila, besteren artean).
Indarrean dagoen araudiak zehazten ditu erretako erregaien edukiontziak diseinatzeko segurtasun nuklearreko eta babes erradiologikoko betekizunak, bai eta edukiontziak onartzeko aurkeztu beharreko dokumentazioaren edukia zehaztu ere, eta titularren arteko koordinazio egokia bermatzen du diseinu edo fabrikazio eta edukiontzien erabilera faseetan; izan ere, arduradunak ezberdinak izan daitezke horietako bakoitzean.
Aipatu lizentziamendu prozesuetarako aurreikusitako nahitaezko txostenak egiteko orduan, bere araudia, teknologiaren jatorrizko herrialdeko araudia eta nazioarteko araudi aplikagarria, Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearena, adibidez, jarraitzen ditu CSNk; erretako erregaia biltegiratzeari dagokionean, eta, bereziki, erretako erregaia lehorrean biltegiratzeko edukiontziei dagokienean.