CSN Mugaz bestaldeko ekintzak istripu baten aurrean

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Mugaz bestaldeko ekintzak istripu baten aurrean

Acciones transfonterizas en caso de accidente

Istripu erradiologiko baten ondoriozko egoerek beste herrialde batzuei eragin diezaiekete. Istripu batek mugaz gaindiko ondorio kaltegarririk eduki ez arren, garrantzitsua da ahalik eta lasterren ematea horren berri, istripuaren balizko aurkako garapena saiheste aldera. Horrela, larrialdi-egoeretan, funtsezkoa izaten da informazioaren fluxu eraginkor eta azkarra egotea egoera kudeatzeko orduan. Zentzu horretan, nazioarteko hainbat akordio berretsi ditu Espainiak:

•  Istripu nuklearrak azkar jakinarazteko hitzarmena (OIEA).
Istripu nuklearrei buruzko informazioa ahalik eta azkarren emateko xedea dauka, mugez gaindiko ondorio erradiologikoak murrizteko asmoz. Istripua gertatuz gero, hitzarmena sinatu duen estatu kide bakoitzak dauka istripuaren garapenari buruzko informazioa OIEAri emateko konpromisoa, eta horrek berehala informatzen ditu estatu kideak.

  Elkarri laguntzeko hitzarmena, istripu nuklearra edo larrialdi erradiologikoa gertatu bada (OIEA).
Hitzarmen horren bidez, estatu kide sinatzaileek beraien artean laguntzeko konpromisoa daukate, bai eta OIEArekin ere, laguntza eman dezaten, istripu nuklearra edo larrialdi erradiologikoa gertatu bada. Ondorio erradiologikoak ahalik eta gehien murriztea eta pertsonen bizitza zein ondasunak eta ingurumena isurketa erradioaktiboen ondorio kaltegarrietatik babestea da aipatu laguntzaren xedea.

  Europar Batzordean premiaz trukatzea informazio erradiologikoa (ECURIE-UE).
Europar Batasunak Txernobileko istripuaren harira erabaki zuen estatu kideen arteko hitzarmena burutzea, larrialdia egonez gero, informazioa azkar trukatzeko asmoz. Horren bidez, eta larrialdi erradiologikoaren kasuan, jendartea babesteko irismen zabala duten neurriak hartzea erabakitzen dutenean, EBri horien berri emateko betebeharra daukate estatu kideek.

Beste alde batetik, azken urteetan, eta herrialde ezberdinetako larrialdi-planen arteko aldeei erreparatuta, ondoz ondoko herrialdeetan babes-neurriak bateratzeko, homogeneizatzeko eta bateragarri egiteko ahaleginak egin dira, istripu nuklear edo erradiologiko berberak ondoko herrialdeei eragiteko aukera baitago. Zentzu horretan, jarduteko protokoloa garatu dute HERCAk (Babes Erradiologikoa Erregulatzeko Organismoen Europar Elkarteak) eta WENRAk (Segurtasun Nuklearra Erregulatzeko Mendebaldeko Organismoen Elkarteak), herrialde ezberdinek larrialdi berberaren aurrean duten erantzuna homogeneizatzeko xedez. Aipatu protokoloak istripu mota orotan ezarri ditu homogeneizatzeko irizpide eta neurriak, baita oso istripu larrietan ere; hau da, nahiz eta gertakariaren lehen uneetan informaziorik ez izan.