CSN Zer da larrialdi erradiologikoa?

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Zer da larrialdi erradiologikoa?

¿Qué es una emergencia radiológica?

Hauxe da larrialdi erradiologikoa: agintaritza eskudunak adieraz dezakeen egoera da, zentral nuklearra ez den instalazio batean jazotako gertakari batek horren ohiko funtzionamendua asaldatzen duenean. Instalaziorako, bertako langileentzako, herritarrentzako edo ingurumenerako ondorioak izan ditzakeen istripua eragitera irits daiteke gertakari hori.

Normalean, instalazio erradioaktiboetako larrialdiek ondorio arinagoak izaten dituzte nuklearretakoek baino, izan ere, produktu erradioaktiboen inbentarioa eta horien aktibitatea dezente txikiagoa izaten da zentral nuklearretakoa baino. Substantzia mota horiek erabiltzen dituzten instalazio aniztasun handia dago:

• Erabilitako erregai nuklearra biltzeko instalazioak (bai zentralizatua edo banakatua, behin-behinekoa edo behin betikoa).

• Erregai nuklearra fabrikatzeko instalazioak.

• Eraisketan dauden instalazio nuklearrak.

• Hondakin erradioaktiboak biltzeko instalazioak.

• Instalazio erradioaktiboak (industrialak, mediku-instalazioak, ikerketarako, irakaskuntzarako eta merkaturatzeko instalazioak).

Larrialdi erradiologikoen baitakoak dira "erregulatu gabeko jarduerak" ere. Horietan, kontroletik kanpo dauden bat-bateko iturri erradioaktiboen edo nahi ez diren iturri erradioaktiboen agerpenak larrialdi erradiologikoaren adierazpena behar duten ondorioak eduki ditzake. Adibideetako batzuk dira honakoak:

• Altzairu-fabriketan, oharkabean nahastea iturriak txatarrarekin.

• Jatorria atzerriko instalazio batean duen isurketa erradioaktiboa gertatzen denean, hala nola kostalde edo portu espainiarretan ontzi batek istripua izatean, edo horietatik hurbil.

• Atzerriko instalazio nuklear batean izandako istripuak, haren hodei erradioaktiboak nazio lurraldea har dezakeen kasuetan.

Larrialdi erradiologikoaren adierazpena dakarten salbuespenezko gertakariak ere badira. Jarduera bidegabeetan izaten dute jatorria, eta pertsonei zein ondasunei kalte egitea izaten da horien xedea; esaterako, "sakabanatze erradioaktiborako bat-bateko gailuak" deritzenak, "bonba zikinak" izena ere hartzen dutenak. Substantzia erradioaktiboen kopuru handiak askatzea eta sakabanatzea izaten da aipatu gailuen xedea (lehergailu baten bidez, adibidez).