CSN Zer egiten dugu larrialdi-planen inguruan?

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Zer egiten dugu larrialdi-planen inguruan?

Qué hace el CSN en relación a los Planes de Emergencia (3.20.7)

Larrialdi-planei dagokienez, hauek dira CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren funtzio nagusiak: instalazio nuklear eta erradioaktiboetatik kanpoko larrialdi-planak egiteko agintaritza eskudunei aholku ematea, plan horien onarpenaren inguruan informatzea, prebentzio- eta erantzun-neurrien gainean aholku ematea, proposamenak egitea eta horiek koordinatzea.

Instalazioen barneko larrialdi-planei dagokienez, bere onarpenaren arabera informatzen du CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak, titularrek proposatutako aldaketak ebaluatzen ditu eta plan horiek mantentzeko jarduerak ikuskatzen ditu, bai eta aplika daitekeen araudiak eskatutako simulakroak egin ere.

Zehazki, honakoak dira araudiaren garapenarekin eta larrialdi-planak planifikatzearekin, ezartzearekin eta aktibatzearekin lotutako betekizunak:

Araudiaren garapena:

• Larrialdi nuklear eta erradiologikoetarako planak erregulatzen dituen oinarrizko araudia proposatzea agintaritzei.

• Larrialdi-planak oinarritzeko irizpide erradiologikoak ezartzea.

• Larrialdi-planak egiteko beharrezko araudi teknikoa igortzea.

• Larrialdi-planak egiteko, ezartzeko eta aktibatzeko gidak eta gomendioak igortzea.

Plangintza:

• Laguntza eta aholku teknikoa ematea autonomia erkidegoei eta estatuko eskudun organoei erantzukizun publikoko larrialdi-planak egiteko orduan, larrialdi motaren arabera.

• Instalazio edo jarduera nuklear zein erradioaktiboetako titularren larrialdi-planak baimentzea eta kontrolatzea.

• Larrialdien aurreko berezko ekintza-plana egitea.

Ezarpena:

• Agintaritzekin elkarlanean ibiltzea erantzukizun publikoko larrialdi-planek eduki beharreko bitartekoak eta baliabideak zehazteko eta hautatzeko orduan.

• Instalazio edo jarduera nuklear zein erradioaktiboetako titularren larrialdi-planen gaitasunak egiaztatzea ikuskaritza, auditoretza eta simulakro programen bidez.

• Horien ekintza-planen eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren bitartekoak eta baliabideak ematea eta horiek eragingarri mantentzea. Zentzu horretan, CSNk lagundu egin behar du langile jarduleak trebatzen eta ariketak zein simulakroak diseinatzen eta betearazten.

• CSNren proposamenen arabera izendatzen dira plan bakoitzeko talde erradiologikoetako buruak.

• CSNren baitako Larrialdiei Erantzuteko Antolaketak bermatu egiten du larrialdi-egoeran CSNrako aurreikusi diren jarduera guztiak bete daitezela.

Aktibazioa:

• Benetako larrialdi-kasua gertatu bada, sortu den egoera erradiologikoa eta horren balizko garapena ebaluatzea, larrialdiko zuzendaritzari eta larrialdia egonez gero praktikan jarri behar diren jarduleei herritarrak babesteko neurriak gomendatzeko helburuz.

• Babes erradiologikorako neurriak praktikan ipintzen laguntzea, esku hartzeko unitatea aktibatuz eta eragindako eremura eramanez unitate hori, larrialdia kudeatzeaz arduratzen direnekin lankidetzan aritzeko.

• Etengabean adi mantentzea CSNko larrialdi-aretoa (Salem), zentral nuklearrak dauden probintzia guztietan edukiz esku-hartzeko premiazko ekipoak, bai eta gainerako nazio lurraldean ere, nahiz eta maila txikiagoan izan.

• Herritarrak informatzeko jardunbideetan laguntzea, aplika daitezkeen babes-neurriei buruz eta larrialdi erradiologikoa gertatuz gero eduki beharreko jokaerari buruz.