Contenido principal
Instalazioen eta material nuklearraren babes fisikoa
PROTECCION FISICA MATERIAL NUNCLEAR
Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak, instalazioen eta material nuklearraren eta iturri erradioaktiboen babes fisikoari dagokionez, jarduerak ebaluatzeko, ikuskatzeko eta kontrolatzeko eskumenak dauzka, araudia egiteko eta onartzeko eskumenak, beste agintaritza eskudun batzuei laguntzeko eta aholku emateko eskumena, bai eta zigortzeko prozedurak hasteko eskumena ere.
Instalazio nuklearrek babes fisikorako baimena eduki beharko dute, eta baimen horrek titularra ahalbidetuko du indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrei jarriki burutu ditzan jarduerak. Instalazio nuklearrei ematen zaizkien babes fisikorako baimenek kontrolatu eta babestu beharreko iturri erradioaktiboak biltzen dituzte, iturri horiek izanez gero.
Instalazio nuklearretako titularrek, hortaz, eraikuntzarako, material nuklearra aldi batez biltegiratzeko, ustiapenerako eta eraisketarako baimenak eskatzean, edota material nuklearrak garraiatzeko baimenak eskatzean, eskatu beharko dute babes fisikorako baimena.
Hurrengoei aplikatuko zaizkie babes fisikoari buruzko xedapenak:
- Material nuklearrak ekoizten, prozesatzen, erabiltzen edo biltegiratzen dituzten edo material horien azken jarduerak egiten dituzten instalazio nuklearrei, zerikusia duten eraikinak eta tresnak barne hartuta.
- Material nuklearrei, ekoizpen, erabilera, manipulazio, prozesatze, biltegiratze eta garraio faseetan, lurralde espainiarrean gertatzen bada, edo horren eskumeneko ontzi edo aireontzietan, aipatu ontziak edo aireontziak nazio lurraldean edo bertatik garraiatzen badu.