CSN Instalazioen baimena

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Instalazioen baimena

AUTORIZACIÓN DE INSTALACIONES

Instalazio Nuklear eta Erradioaktiboen Araudian ezarritakoarekin bat eginez baimentzen dira instalazio erradioaktiboak. Erregai nuklearraren zikloko instalazio erradioaktiboek eta instalazio nuklearrek baimen berberak dituzte, baina 1., 2. eta 3. kategoriako gainerako instalazio erradioaktiboek funtzionamendu-baimena, aldaketarako baimena (gertatuko balitz), titulartasun-aldaketarako baimena eta itxiera-adierazpenerako baimena (lanak bukatzean) baino ez dituzte behar.

1. kategoriako instalazio erradioaktiboen kasuan, Industria Ministerioari dagokio funtzionamendu, titulartasun-aldaketarako eta itxiera adierazpenerako baimenak ematea. Gainerako baimenen kasuan, ministerio horri dagokio horiek ematea, edo, eskumenak lekualdatuta egonez gero, instalazio erradioaktiboa kokatuta dagoen autonomia-erkidegoko industria-sailari egokituko zaio. Kasu guztietan eskatuko da, halere, CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren nahitaezko txostena. Txosten hori loteslea da ezezkoa bada, bai eta baimena esleitzeko ezarri dituen baldintzei dagokienez ere.

Instalazioa lanak hasteko prest dagoenean, titularrak CSNri jakinarazi beharko dio, ikuskapen bisita egin ahal izan dezan azken horrek. Hori egin eta gero, emaitza baiezkoa bada, instalazioa abiarazteko jakinarazpena idatziko du kontseiluak, eta titularrari igorriko dio, ministerioari ere horren berri ematearekin bat.

Instalazio erradioaktibo guztiek dute gainbegiralea, bera izango da babes erradiologikorako alderdien arduraduna, eta CSNk emandako baimena edukiko du.

Langileak eta herritarrak erradiazio ionizatzaileen ondoriozko arriskuen aurrean babesteko arauak ezartzeko xedez, bai eta babes erradiologikoarekin zerikusia duten entitateak erregulatzeko ere, Erradiazio Ionizatzaileen aurkako Osasun Babesari buruzko Araudia egin da.

CSN da babes erradiologikorako unitate teknikoen eta zerbitzuen funtzionamendua baimentzeko eta ikuskatzeko ardura duena. Arrisku erradiologikoa aintzat hartuta, babes erradiologikorako zerbitzua edukitzea edo babes erradiologikorako unitate teknikoa kontratatzea eskatu ahal izango die instalazioen edo baimendutako praktiken titularrei, gai horren inguruko aholku espezifikoa eman diezaien aipatu zerbitzuak. Era berean, dosimetria pertsonalerako zerbitzuak baimenduko ditu CSNk. Zerbitzu horiek banakako dosimetria, bai kanpokoa, bai barrukoa, egingo diete baimendutako instalazioetan erradiazioaren eraginpean dauden langile guztiei. Horretarako, lantokiko ingurumenaren zaintza erradiologikoa eta langileen banakako zaintza egiteko arduradunak izango dira instalazioen titularrak.

Atal honetan aipatu diren instalazio motei eta kategoriei buruzko informazio gehiago edukitzeko,  instalazio erradioaktiboei dagokien monografia begira daiteke.

Instalazio nuklearren baimenei buruzko edukia ezagutu nahi baduzu, atal honetan begira dezakezu: Seguridad Nuclear > Autorización de instalaciones.