CSN Diplomak, lizentziak eta akreditazioak

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Diplomak, lizentziak eta akreditazioak

Diplomas, licencias y acreditaciones de personal

Instalazio erradioaktiboak zuzentzeaz eta gidatzeaz arduratzen diren pertsonen trebakuntza funtsezkoa da leku horien funtzionamendua segurtasun-neurri egokietan egin dadin eta instalazioetako langileen eta herritarren babesa berma dadin lortzeko.

Trebakuntza maila onargarria eskuratu dela ziurtatzeko, eta espainiar legediak ezarri duenez, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak emandako lizentzia lortu behar dute pertsona horiek, beraien jarduerak instalazioetako segurtasun edo babes erradiologikoari eragin ahal baitie.

Kontseiluak ematen dituen lizentzia mota ezberdinak eskuratzeko, eskatzaileek segurtasun eta babes erradiologikoko gaietan behar besteko ezagutzak dituztela egiazta dezatela eskatzen da. Era berean, funtzionamenduari, arauei eta jarduteko prozedurei buruzko ezagutza maila egokia edukitzea eskatzen da, bai eta dauden arriskuen gaineko ezagutza edukitzea ere, eta beraien jarduera burutuko duten instalazio espezifikoetako babes-neurriak ezagutzea.

Ikuskatzaile-lizentzia eduki behar dute instalazio erradioaktiboen funtzionamendua zuzenduko duten pertsonek. Instalazio horietan zuzenean jardungo dutenen lizentzia operadore lizentzia izango da.

Instalazio erradioaktiboen kasuan, denboraldi mugatu baterako ematen dira operadore- eta ikuskatzaile-lizentziak. Denbora hori igarota, berritu egin behar dira. Norbanakoari ematen zaizkio lizentziak. Pertsonalak eta besterenezinak dira, eta aplikatzeko alor baterako balio dute (erradioterapia, medikuntza nuklearra, erradiografia industriala eta abar). Gero, instalazio jakin batean erregistratzen da lizentzia bakoitza, hau da, berau eskuratu zuenak bere jarduera garatzen duen tokian. 

Instalazio nuklearretako langileen lizentziari buruzko informazio gehiago eduki nahi baduzu, jo ezazu hona: Seguridad nuclear > Licencias de personal.