CSN Langileen erradiologia-babesa

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Langileen erradiologia-babesa

Protección radiológica de los trabajadores

Honakoa da babes erradiologikoaren xede nagusietako bat: lan arrazoiengatik erradiazio ionizatzaileen eraginpean dauden langileak babestea. Hala, erradiazio horien eraginpean dauden pertsona kopurua eta balizko esposizioak gertatzeko aukerak ahalik eta txikienak izan behar dira, bai eta aipatu esposizioen ondoriozko norbanakoen dosiak ahalik eta txikienak izan ere, eta ez dituzte arauzko dosi mugak gainditu behar.

Hurrengo printzipioetan dago oinarrituta erradiazio horien eraginpean dauden langileen zaintza-lana:

  • Lan-baldintzen gaineko aurretiko ebaluazioa, arrisku erradiologikoaren nolakotasuna eta handitasuna zehazteko, eta optimizazio printzipioa aplikatuko dela ziurtatzea. 
  • Lan egiteko lekuak eremu ezberdinetan sailkatzea, kontuan hartuta urterako aurreikusitako dosien ebaluazioa, kutsaduraren hedapen arriskua eta balizko esposizioen probabilitatea eta handitasuna.
  • Eraginpean dauden langileak kategoria ezberdinetan sailkatzea, horien lan-baldintzen arabera.
  • Eremu ezberdinen eta eraginpean dauden langileen kategoria ezberdinen gaineko arauak eta zaintza- zein kontrol-neurriak aplikatzea.
  • Osasunaren zaintza. 

Instalazioaren titularrak esposizioa saihesteko aplika daitezkeen babes-neurriak ezarri behar ditu, erradiazio ionizatzaileen eraginpean egotea dakarten lanei lotutako arriskuen arabera. Era berean, jarduerari ekin aurretik informatu beharko ditu eraginpean dauden langileak; bai lanari lotutako arrisku erradiologikoen gainean, bai bete beharreko arauen eta babes erradiologikorako prozeduren gainean. Bestalde, prestakuntza eman beharko die jarduera hasi baino lehen eta noizean behin.

Lan-bizitza osoan zehar erradiazio horien eraginpean dauden langileek jasotako dosiak banakako historia dosimetrikoan erregistratzen dira; historia hori behar bezala egongo da eguneratuta eta langileak berak edukiko du eskuragarri.