CSN Publikoaren eta ingurumenaren erradiologia-babesa

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Publikoaren eta ingurumenaren erradiologia-babesa

Protección Radiológica del público y del medio ambiente

Ingurumenean erradioaktibitatea egotearen ondoriozko arriskua kontrolatzea da jendartearen eta ingurumenaren babes erradiologikoaren xedea, bai jatorri naturala duenean erradioaktibitateak, bai instalazio nuklearren eta erradioaktiboen jardueratik eratorritakoa denean. Ingurumen-erradioaktibitateak naturan bertan izaten du jatorria, nahiz eta azken hamarkadetan horren mailak areagotu egin diren gizakien jardueraren ondorioz. Kausen artean, berrogeita hamargarren eta hirurogeigarren hamarkadetan egindako proba nuklear atmosferikoak nabarmentzen dira, bai eta instalazio nuklearren eta erradioaktiboen isurketa kontrolatuak eta zenbait istripu ere.

CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluari agindutako eginkizunen artean, jendartea eta ingurumena babesteko neurriak ikuskatzea dago, baita honakoak kontrolatzea eta zaintzea ere:

  • Instalazio nuklearretatik eta erradioaktiboetatik kanpo botatako material erradioaktiboak kontrolatzea, bai eta material horien eragin-eremuko eragin partikularra edo eraginen metaketa zaintzea ere, eta horien inpaktu erradiologikoa eta erradiazio ionizatzaileen erabilera dakarten jardueren inpaktua balioestea.
  • Ingurumenaren kalitate erradiologikoa nazio-lurralde osoan kontrolatzea, Espainiak gai horien gainean dituen nazioarteko betebeharrak betez, eta elkarlanean aritzea agintaritza eskudunekin, ingurumenaren zaintza erradiologikoari dagokionez.

Titularrek ustiapenari buruzko aldizkako txostenetan eta beste txosten batzuetan igorritako datuen ebaluazioen bidez egiten du kontrol hori CSNk, bai eta instalazioetan eta erradiazio ionizatzaileak dituzten jardueretan ikuskapenak eginez ere. Gainera, ingurumenaren zaintza erradiologikorako berezko programak dauzka.