CSN Zer egiten dugu erradiologia-babeserako?

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Zer egiten dugu erradiologia-babeserako?

Qué hacemos para garantizar la protección radiológica

Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua da Espainiako organismo eskudun bakarra segurtasun nuklearrari eta babes erradiologikoari dagokionez, eta pertsonak eta ingurumena erradiazio ionizatzaileetatik erator daitezkeen ondorio kaltegarrien aurrean babestea da haren xedea. Horretarako, titularrek beraien instalazio nuklear eta erradioaktiboak modu seguruan erabiltzea lortzen du, larrialdi erradiologikoen aurreko prebentzio- eta zuzentze-neurriak ezarriz, larrialdiaren jatorria dena delakoa izanda ere. Horretarako:

  • Instalazio nuklear eta erradioaktiboetako segurtasun eta babes erradiologikoa ebaluatzen du, eta instalazio nuklear eta erradioaktiboak ikuskatzen ditu, ibili bitartean.
  • Substantzia nuklearrak eta erradioaktiboak manipulatzea, prozesatzea, biltzea edo garraiatzea dakarren edozein jarduera ebaluatzen eta ikuskatzen du, edo, orokorrean, erradiazio ionizatzaileen eraginpean egoteko arriskua dakarren jarduera oro.
  • Erradiazio mailak zaintzen eta kontrolatzen ditu instalazioetatik kanpo eta horien barnean (airean, urtean, lurrean, elikagaietan...), pertsonengan eta ingurumenean ebaluatuz eragin erradiologikoa.

Espainian honakoa da babes erradiologikoaren gainean aplika daitekeen funtsezko legedia: Erradiazio Ionizatzaileen aurkako Osasun Babesari buruzko Araudia. Arauzko betekizun horien oinarriari dagokionez, jarduera eta egoera bakoitzean ezartzen dira langileen eta jendartearen dosiak dosien mugen azpitik edukitzeko neurriak, ALARA irizpideari jarraiki ("As Low As Reasonably Achievable" esapide ingelesaren siglak dira horiek, "ahalik eta baxuenak" litzatekeena), bai ingurumena babesteko, bai erradiazio eta kutsadura mailak zaintzeko.

Praktikan, kutsatzeko arriskua egon ala ez egon aldatzen dira neurri aplikagarriak. Honakoa jotzen da kutsatzeko arriskutzat: gorputz edo organismo baten kanpoaldean zein barrualdean nahi ez diren substantzia erradioaktiboak egotea.

Kanpo-irradiaziorako arriskua:

Organismotik kanpoko iturri erradioaktiboaren ondorioz gertatzen da (adibidez, X izpietako ekipoak, azeleragailuak eta abar). Kasu horietan, hauek dira esposizioa murrizteko oinarrizko arauak:

  • Distantzia

Erradiazio ionizatzaileen iturriarekiko distantzia areagotuta, esposizioa murriztu egiten da distantziaren laukia handitzen den proportzio berean.

  • Denbora

Esposizio denbora ahalik eta gehien txikituz, dosiak murriztuko dira.

  • Blindajea

Pertsonaren eta erradiazio iturriaren artean material xurgatzailea duen behar besteko lodiera edo blindajea jarrita, jasotako dosia erabat desagerraraztea edo hein handi batean murriztea lortzen da.

Kutsatzeko arriskua:

Kutsatutako pertsonaren azalean jar daitekeen material erradioaktiboa hedatzearen ondorioz gertatzen da, edo organismora arnas bideetan zehar sartuta, edo irenstearen bidez edo zaurietan sartuta, edo urratuen edo beste zauri batzuen bidez barreiatuta. Lan eremuan, kapsulatutako iturri erradioaktiboak erabiltzeari dago lotuta arrisku hori.

Arrisku horren aurrean babesteko, inguruan kutsadura erradioaktiboa egotea saihesten saiatu behar da, beharrezko konfinamendu-neurriak aplikatuz (aireztatzea, beira-arasak, eskularru kutxak eta abar), jantzi egokiak erabiliz eta arnasketa-babesa erabiliz.