CSN Antolaketa nazionala larrialdien aurrean

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Antolaketa nazionala larrialdien aurrean

Organización nacional ante las emergencias

Herritarrak erradiazio ionizatzaileen eraginpean jartzeko arrisku handiko egoerak sor ditzakete larrialdi nuklearrek eta erradiologikoek. Horregatik behartzen ditu espainiar legediak bai instalazio horien titularrak, bai botere publikoak, larrialdi-planak edukitzera; istripua gertatuz gero, herritarren babesa bermatzeko xedez.

Honakoak dira, gure herrialdean, larrialdi nuklearren eta erradiologikoen gainean igorritako arauak:

• Larrialdi Nuklearrerako Oinarrizko Plana (PLABEN). Ustiapenean dauden zentral nuklearretan sortutako larrialdi nuklearrei aplikatzen zaie.

• Arrisku Erradiologikoaren aurrean Babes Zibila Planifikatzeko Oinarrizko Zuzentaraua. Material nuklearrak eta erradioaktiboak erabiltzen dituzten instalazioetan eta jardueretan jatorria duten larrialdi erradiologikoei aplikatzen zaie, zentral nuklearretan izan ezik.

• Errepidez eta Trenez Salgai Arriskutsuak Garraiatzean Istripuak egoteko Arriskuaren aurrean Babes Zibila Planifikatzeko Oinarrizko Zuzentaraua. Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten garraio guztiei aplikatzen zaie, baita 7 motako materialak garraiatzen dituztenei ere, hots, materia erradioaktiboak garraiatzen dituztenak barne.

Arau horietan ezarri dira edozein larrialdi nuklear edo erradiologikoren aurrean planifikatzeko, prestatzeko eta erantzuteko beharrezkoak diren irizpideak.

Bi mailatan dago egituratuta larrialdi horientzako erantzuna:

• Barne-erantzuneko maila. Istripuen ondorioak horien jatorrian murrizteko edo arintzeko xedea duten planek osatzen dute. Istripua eduki duen instalazioaren titularraren ardura da erantzun hori gauzatu eta aplikatzea, eta Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak ikuskatzen du hori.

• Kanpo-erantzuneko maila. Erradiazio ionizatzaileek herritarrengan eta horien ondasunetan eduki ditzaketen aurkako ondorioak saihesteko, edo, behintzat, ahal den neurrian murrizteko planek osatzen dute. Herritarrak arrisku nuklearren eta erradiologikoen aurrean babesteko eskumenak eta funtzioak dituzten erakunde eta organismo publikoen eta titularraren erantzukizuna da xede hori betetzea.