CSN Zer egiten dugun segurtasun nuklearrerako?

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Zer egiten dugun segurtasun nuklearrerako?

Qué hacemos para lograr la máxima seguridad nuclear

Instalazio eta zentral nuklearrak kalitate mailen arabera eta osagai anitzen garrantziari egokitutako ingeniaria-praktiken arabera diseinatzen eta eraikitzen dira, eta horien arabera jarduten dute. Segurtasun nuklearraren helburua istripua gertatzeko probabilitatea murriztea da, bai eta horren ondorioak arintzea ere, istripu hori gertatuko balitz.

Aintzat hartuta instalazioetako eta jardueretako segurtasunaren arduraduna horien titularra dela, eta erantzukizun hori ezin daitekeela eskuordetu, arauak eta arauzko markoa ezartzea da CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren funtzioa, eta horiek betetzearen alde egin, pertsonak eta ingurumena erradiazio ionizatzaileei lotutako arriskuen aurrean babesteko.

Horrela, CSN, eskudun erakunde erregulatzailea den heinean, instalazioaren bizitzako fase guztietan segurtasun nuklearreko maila egokiak lor eta eduki daitezen arduratzen da. Horretarako, instalazio nuklearren funtzionamenduaren etengabeko segimendua egiten du, ezarritako ikuskaritza eta kontrol-prozesuen bidez. Zentral nuklearren kasuan, eta horien eguneroko funtzionamendua hobeto ezagutzeko xedez, kontseiluak etengabe nabarmentzen ditu tokiko ikuskariak.

Jardunean dauden instalazio nuklearrek energia gaietan eskumena duen ministerioak igorritako ustiapen-baimena eduki behar dute, eta horretarako beharrezkoa da CSNren txostena. Txosten hori nahitaezkoa eta loteslea da, ezartzen dituen segurtasun-baldintzei dagokienez. Ustiapen-baimen horietan, instalazioetako titularrek baimen hori indarrean egon bitartean bete beharreko mugak eta baldintzak zehazten dira, eta ustiapenerako agiri ofizialak zerrendatzen dira, titularrak nahitaez bete beharrekoak izanik horiek. Agiri horiek aldatzeko, lizentziamendu prozesua iragan behar da, eta CSNren txostena igortzea eskatzen du horrek. Instalazio nuklearretako aldaketek ere, segurtasun nuklearrean edo babes erradiologikoan eragina badute, lizentziamendu prozesua behar dute.