CSN Langileen lizentziak

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Langileen lizentziak

Licencias de personal

Instalazio nuklearrak zuzentzeaz eta gidatzeaz arduratzen diren pertsonen trebakuntza funtsezkoa da instalazio horien funtzionamendua segurtasun-neurri egokietan egin dadin, instalazioetako langileen eta herritarren babesa berma dadin lortzeko.

Eskuratutako trebakuntza maila onargarria dela ziurtatzeko, espainiar legediak ezarri du CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak emandako lizentzia eskuratu beharko dutela instalazioetako segurtasunari edo babes erradiologikoari eragin diezaioketen jardueretan lan egingo duten pertsonek. Horretarako, beharrezkoa da gai horien inguruko behar besteko ezagutzak egiaztatzea; hala nola, funtzionamenduari, arauei eta jarduteko prozedurei buruzkoa, edo beraien jarduera burutuko duten instalazio espezifikoetako arriskuei eta babes neurriei buruzkoa.

Behin lizentzia eskuratu dutenean, beraien trebakuntza eguneratzeko etengabeko programen mende egongo dira operadoreak eta ikuskatzaileak, eta CSNk gainbegiratuko ditu programa horiek. Sei urterik behin berritu beharko dute lizentzia, kontseiluaren aurrean egiaztatuz dituzten ezagutzak, osasun-egoera eta zentralaren jardunean burututako jarduerak.

Zentral nuklearretan, honakoa jotzen da jarduntzat: erreaktibotasunari, erreaktorearen potentzia mailari edo material erradioaktiboaren liberazioaren aurreko hesien osotasunari eragiten dien eragiketa oro, jarduteko prozeduretan jaso denaren arabera. Zentral nuklearraren jarduna lizentziadun langileek kontrol-gelatik burutu behar dute. Jarduera horretarako berariazko lizentzia duten langileek ikuskatu behar dituzte nukleoko asaldurak ere, erregaiaren karga eta deskarga eta horren lekualdaketa barne hartuta, eta ez dute bestelako eginkizunik eduki behar esleituta.

Instalazioko babes erradiologikorako zerbitzua zentraleko zuzendariaren mendekoa da zuzenean, eta CSNk esleitutako diploma eduki behar duen babes erradiologikorako zerbitzuko burua ere eduki behar du.

Zentralean lan egiten duten gainerako langileek, izan langileen taldekoak edo izan kontratakoak, segurtasun eta babes erradiologikoko trebakuntza jaso behar dute, betetzen duten lanpostuarekin eta beraien egitekoak instalazioaren segurtasunerako ekar ditzakeen arriskuekin bat datorrena.

Instalazio erradioaktiboetako langileen lizentziari buruzko informazio gehiago eduki nahi baduzu, jo ezazu hona: Protección radiológica > Diplomas, licencias y acreditaciones.