CSN Material metalikoen eta Megaporten erradiologia-zaintza

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Material metalikoen eta Megaporten erradiologia-zaintza

Instalaciones no reguladas

1992ko azaroaren 2an, lankidetza protokoloa sinatu zuten Industria Ministerioak, Sustapen Ministerioak, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSNk), Hondakin erradioaktiboen Enpresa Nazionalak (Enresa), Siderurgia Enpresen Batasunak (Unesid) eta Berreskurapenerako Espainiar Federazioak (FER), material metalikoen zaintza erradiologikoari buruzkoa. Gero, 2000an, Langileen Komisioen Meatze-metalurgia Federazioa eta Metaleko, Eraikuntzako eta UGTko Kideen Estatu Federazioa gaineratu ziren; 2002an, Aluminio Fingailuen Espainiar Elkartea, Kobre Industriaren Nazio Batasuna eta Berun Industrien Batasuna erantsi ziren, eta, 2003ko azaroan, Urtzaileen Elkarteen Espainiar Federazioa batu zen.

Espainian birziklatzeari bideratutako metalen zaintza erradiologikorako erreferentziazko markoa da aipatu protokoloa. Bertan, sinatu duten alde guztiek hartu edo burutu beharreko zenbait konpromiso eta jarduera ezarri dira, bai metalezko materialen zaintza erradiologikoa bermatzeko, bai hautemandako edo istripu baten ondorioz sor daitezkeen material erradioaktiboen kudeaketa bermatzeko.

Protokolo horrek tresna izateko balio duela egiaztatu du esperientziak, eta ez birziklatzen diren txatarren artean egon daitekeen material erradioaktiboa hautemateko bakarrik, eta, ondorioz, horrek dakartzan arriskuak prebenitzeko soilik; izan ere, iturri erradioaktibo baten fusioa gertatzen bada, kutsadura instalaziotik kanpo hedatzea ekiditeko ere balio baitu. Era berean, aurretik ezarritako jarduera-prozedurak edukitzeak jardunbideak automatikoki abiaraztea ahalbidetzen du, bai eta tartean dauden erakundeen arteko koordinazio hobea lortzea ere, eta kudeatu beharreko hondakin erradioaktiboak murriztea zein fabrika berreskuratzeko epea txikitzea.

Interes orokorreko portuetan material erradioaktiboaren mugimendu oharkabea hautematen denean edo material horren trafiko bidegabea atzemanez gero jarduteko protokoloa (Megaport protokoloa) 2010ean sinatutako protokoloa da, eta hauek sinatu zuten: Zerga Administrazioaren Estatu Agentziak, Segurtasun Estatu Idazkaritzak, Garraio Estatu Idazkaritzak, Energia Estatu Idazkaritzak, CSNk eta Hondakin erradioaktiboen Nazio Enpresak. Interes orokorreko portuetan material erradioaktiboaren mugimendu oharkabea hautematen denean edo material horren trafiko bidegabea atzemanez gero jarraitu beharreko jardunbideak ezartzea da horren xedea, behar bezalako segurtasun fisikoan eta babes erradiologikoan birkokatzeko eta kudeatzeko horiek; baita agintaritza eskudun guztiek eta identifikatutako hainbat agentek egoera bakoitzean egokiak diren neurri osagarriak har ditzaten erraztea ere.

Nolanahi ere, aipatu protokoloa aplikatzen den portuetan material erradioaktiboa agertzen den bakoitzean, material erradioaktiboa dagoela baieztatzen bada, beharrezkoak dira oinarrizko hiru jardunbide:

i. Hautemandako material erradioaktiboa dagoen fardela isolatzea.
ii. Geroko jardunbideen gaineko erabakiak hartzeko azterketa zehatza.
iii. Hondakin erradioaktiboen kudeaketa segurua egiteko ardura duen agenteari ematea eta identifikatzea materiala, nazio barruko eta nazioarteko araudiari jarraiki.