Contenido principal
Erradiologia-babesa erradiazio naturalaren aurrean
Radiación natural
Lurreko bizitzaren ezaugarri jarraitu eta saihestezina da gizakiak erradiazio iturri naturalekiko esposizioan egotea. Pertsona gehienentzat, esposizio horrek gainditu egiten ditu iturri artifizial konbinatuen ondoriozko esposizio guztiak. Funtsezko bi alderdik bultzatzen dute erradiazio naturalarekiko esposizioa: bata, lurraren atmosfera zeharkatzen duen erradiazioa kosmikoa da, eta, bestea, erradiazio lurtarra, Lurra sortu zenetik lurrazalean dauden elementu erradioaktiboetatik datorrena.
Isotopo erradioaktiboak nonahikoak dira ingurumenean. Lurrean, uretan, airean, elikagaietan, eraikuntzarako materialetan eta gure gorputzean bertan daude. Horietatik guztietatik, radona (Rn) da erradiazio naturalaren ondoriozko dosi nagusia. Erradio-226 desintegratzetik datorren gasa da hori. Gainera, gizakiaren jarduerak erradiazio naturaleko iturriekiko esposizioa molda dezake (meatzaritzak eta eraikuntzak, esaterako).
Bestetik, pertsona asko erradiazio naturaleko maila altuen eraginpean egon daitezke beraien lantokietan. Horren adibide dira lurrazpiko meatzetako langileak, mineralak prozesatzeko langileak eta aireontzietako tripulazioko kideak.
Espainian, Erradiazio Ionizatzaileen aurkako Osasun Babesari buruzko Araudiak erregulatu du lan-jardueren ondoriozko erradiazio naturalarekiko esposizioa. Araudi hori garatu bitartean, jarraibide bat eta zenbait segurtasun-gida igorri ditu Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak. Horiek, gainera, erradiazio naturalarekiko esposizioa mugatzeko gomendioak ere jaso dituzte; zehazki, etxebizitzetan radonarekiko esposizioa mugatzekoak.