CSN Gainbegiratzea eta kontrola. Ikuskapenak

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Gainbegiratzea eta kontrola. Ikuskapenak

Supervisión y control. Inspecciones

Mekanismo ezberdinen bidez burutzen dira instalazio erradioaktiboen funtzionamenduaren ikuskapena eta kontrola. CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak edo autonomia-erkidegoek -kontseiluarekin sinatutako funtzioen agindu hitzarmenarekin- egiten dituzten ikuskapenetan oinarritzen da mekanismo zuzenena. Segurtasun eta babes erradiologikoaren betekizun espezifikoak betetzen direla egiaztatzeko xedea izaten dute ikuskapen horiek.

Ikuskapenek behar besteko informazioa eskuratzea ahalbidetzen dute; bai indarrean dagoen legedia aplikagarriarekiko bateragarritasuna egiaztatzeko, bai CSNren jarraibideekin eta baimenetan, lizentzietan edo arauzko baimenetan ezarritako berariazko baldintzekin bat egiten den egiaztatzeko. Gaitutako eta kontseiluak horretarako ofizialki izendatutako langileek egiten dute jarduera ikuskatzailea. Dokumentu bakarrean islatzen dira ikuskapenen emaitzak, eta Ikuskapen Akta izena dauka.

Instalazio erradioaktibo mota bakoitzak, izan erregaiaren zikloaren baitakoa, izan medikuntza industrialerako edo ikerketarako eta irakaskuntzarako helburua duena, dagokion ikuskapen programa dauka segurtasun eta babes erradiologikoari buruzko alderdiak ikuskatzeko. 

Urtero, bai CSNko langileek zuzenean, bai autonomia-erkidegoetako langileek, mila eta bostehunetik bi milara bitarte ikuskapen egiten dizkiete instalazio erradioaktiboei. 

Babes erradiologikorako unitate teknikoak, babes erradiologikorako zerbitzuak eta dosimetria pertsonalerako zerbitzuak ere ikuskatzen eta kontrolatzen ditu CSNk.  

Material erradioaktiboak garraiatzeari dagokionez, garraiaketak egiteko baldintzak gainbegiratzen ditu kontseiluak, bai horien segurtasunaren ikuspuntutik, bai langileen, jendartearen eta ingurumenaren babes erradiologikoari begiratuta.

Instalazio nuklearrak ikuskatzeari eta kontrolatzeari buruz informazio gehiago eduki nahi baduzu, honako atalean begira dezakezu:  Seguridad nuclear > Supervisión y Control. Inspecciones.