CSN Gainbegiratzea eta kontrola. Ikuskapenak

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Gainbegiratzea eta kontrola. Ikuskapenak

Supervisión y control. Inspecciones

Mekanismo ezberdinen bidez burutzen dira instalazio nuklearren funtzionamenduaren ikuskapena eta kontrola. CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak egiten dituen ikuskapenetan oinarritzen da mekanismo zuzenena, eta urtean ehundik gora izaten dira. Segurtasun eta babes erradiologikoaren betekizun espezifikoak betetzen direla egiaztatzeko xedea izaten dute ikuskapen horiek.

Ikuskapenek behar besteko informazioa eskuratzea ahalbidetzen dute; bai indarrean dagoen legedia aplikagarriarekiko bateragarritasuna egiaztatzeko, bai kontseiluaren jarraibideekin eta baimenetan, lizentzietan edo arauzko baimenetan ezarritako berariazko baldintzekin bat egiten den egiaztatzeko. Gaitutako eta kontseiluak horretarako ofizialki egiaztatutako langileek egiten dute jarduera ikuskatzailea. Dokumentu bakarrean islatzen dira ikuskapenen emaitzak, eta Ikuskapen Akta izena dauka.

Zentral nuklearretan jardueraren eguneroko segimendua egiteko xedez, eta ustiapenerako dokumentu ofizialak betetzen direla ikuskatzeko, CSNk Tokiko Ikuskaritza dauka zentral nuklear bakoitzean.

Funtzionamenduan dauden zentral nuklearren kasuan, Zentraletako Ikuskaritza Sistema Integratua (SISC) aplikatzen da, eta horren barruan daude Ikuskaritzako Oinarrizko Programan (PBI) jasotako ikuskapenak. Kontrol sistematikoa egiteko ikuskapenak dira horiek, eta ikuskapen osagarri edo gehigarriak, horietan aurkitutako aurkikuntzen ondoriozkoak, behin-behineko kontrolerako ikuskapenak dira.

Beste instalazio nuklear batzuetarako, ikuskaritza-sistema integratu baliokideak aplikatzen dira, baina bertako ezaugarri espezifikoei egokitutakoak, Juzbadon edo El Cabrilen kasu. Azken horiek ere badauzkate beraien Ikuskaritzako Oinarrizko Programak (PBI).

Bi urterik behingo Ikuskaritzako Oinarrizko Programak hauen ingurukoak izaten dira: diseinuaren aldaketak, osagaien diseinuaren oinarriak, zaintzarako betekizunak betetzea, esperientzia operatiboa, baldintza meteorologiko latzen eta uholdeen aurreko babesa, suteen aurkako babesa, azken bero-hustubidea, langileen trebakuntza, ikuskapena zerbitzuan, mantentze-lanen kudeaketa, ingurumenaren zaintza erradiologikorako programak, hondakinen kudeaketa, berriz kargatzeko planifikazioa, langileen zaintza erradiologikoa, babes erradiologikorako tresneria, larrialdien aurreko erantzuna, instalazioaren babes fisikoarekin lotutako ikuskapenak eta abar.

Era berean, CSNk egindako ikuskapen eta kontrol prozesuen zati da zentral nuklearretan jazotako gertakari jakinarazgarrien segimendua, Jazoerak Ikuskatzeko Taularen (PRI) bidez egiten dena. Bestalde, CSNri dagokio titularrek baimeneko baldintzak betez igorritako esperientzia operatiboaren segimendua egitea eta aldizkako txostenak ikuskatzea, bai eta ikuskapenak prestatzeko oinarrizko dokumentuak egitea ere.

CSNk, modu berean, substantzia nuklearrak garraiatzeko baldintzak ikuskatzen ditu, baita material nuklearra garraiatzeko eta aldi batez banaka biltegiratzeko erabiltzen diren erregaien edukiontziak ikuskatzen ere.

Instalazio erradioaktiboen, zerbitzu entitateen eta beste jarduera batzuen gaineko ikuskapenari eta kontrolari buruzko informazio gehiagorako, jo ezazu hona: Protección Radiológica > Supervisión y Control. Inspecciones