Contenido principal
Material nuklearren garraioa
Transporte de materiales nucleares
"Material nuklearrak" kontzeptua orokorragoa den "material erradioaktiboak" kontzeptuaren mende dago. Arrisku erradiologikoez gain, arrisku gehigarria duten material erradioaktiboak dira horiek: erreakzio nuklearra katean sortzeko gaitasuna, material kopuru zehatz batetik abiatuta (kritikotasuna).
Garraioaren eremuan, "substantzia fisionagarriak" deritze material nuklearrei. Garraioan zehar, kritikotasun-prozesua sortzeko arriskua eduki dezaketen material horiexek dira. Adibidez, uranio aberastu oxidoa litzateke bat, zentral nuklearretan erabiltzen diren erregai elementuak fabrikatzeko erabiltzen dena, edota irradiatzeko dauden erregai-elementu horiek, edo jada irradiatu den erregai-elementua. Era berean, substantzia fisionagarri izateko irizpideak betetzen dituzten eta erregai nuklearraren zikloko faseren batean garraiatzen diren beste material erradioaktibo batzuk egon daitezke, uranio aberastu hexafluoruroa, esaterako.
Substantzia fisionagarriei aplikatzen zaien araudia gainerako material erradioaktiboei aplikatzen zaien berbera da; hala ere, enbalajeetarako eta garraiatzeko operazioetarako betekizun gehigarriak izaten dituzte, kritikotasun arriskua murrizte aldera.
Funtsean, errepidez, trenez eta itsasoz garraiatzen dira substantzia fisionagarriak. Distantzia luzeak egiteko eta material kopuru handiak lekualdatzeko erabiltzen dira itsasontziak.
Material erradioaktibo guztiei aplika dakizkiekeen betekizunei buruzko xehetasun gehiago edukitzeko, honako atalera jo behar da: Protección Radiológica > Transporte de material radiactivo