CSN Iturri erradiaktiboen kontrola

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Iturri erradiaktiboen kontrola

CONTROL FUENTES RADIACTIVAS

CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak egiten ditu iturri erradioaktiboen aldizkako kontrolak eta ikuskapenak, urtean behin normalean, instalazio nuklearrei eta erradioaktiboei buruzko araudiak ezarritakoarekin bat eginez.

Beste alde batetik, aktibitate altuko iturri erradioaktiboak eta iturri umezurtzak kontrolatzeko berariazko araudia dago, eta aipatu iturriak kontrolatzeko gaietan betebeharrak ezarri dizkio araudi horrek CSNri. Izan ere, organismo hori jo da aktibitate altuko iturri erradioaktiboei eta horien jabeei buruzko inbentario nazionala sortzeko eta mantentzeko arduraduntzat, bai eta iturri horiek gure herrialdera sartzen direnetik irten arte, bizitza baliagarria amaitzen zaienean, egiten dituzten lekualdatzeen segimendua eta kontrola burutzeko sistema ezartzeko arduraduntzat ere, edo iturri horiek, hondakin erradioaktibo gisa, baimendutako instalazio batean biltegiratzeko arduraduntzat.

Aipatu inbentarioak kudeatzeko, eta lekualdatzeen segimendua egiteko, arauzko inbentario-orria igorri behar zaio CSNri iturri berri bat sartzen den aldiro; baita gero ere, kokalekua aldatzen duenean. Arauak, era berean, iturrien kokalekuaren eta egoeraren gaineko aldizkako egiaztatzea egiteari zuzendutako betekizunak biltzen ditu, horien galera, lapurreta edo baimendu gabeko lekualdatzeak egotea prebenitzeko eta saihesteko.