CSN Instalazioen eta material erradiaktiboaren babes fisikoa

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Instalazioen eta material erradiaktiboaren babes fisikoa

Protección Física

Zigilatutako iturri erradioaktiboak bost kategoriatan sailkatzen dira arrisku mailaren arabera; 1. kategoria da gizakion osasunerako arriskutsuena, eta 5.ena arrisku txikiena duena. 1., 2. eta 3. kategorietako iturriek aktibitate handiko iturri erradioaktiboen multzoa osatzen dute.

Araudiak ezarri duenaren arabera, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak aktibitate handiko iturri erradioaktiboen eta horien jabeen gaineko nazio inbentarioa sortu eta mantendu behar du. Bestalde, iturri horiek gure herrialdera sartzen direnetik irten arte jasaten dituzten lekualdatzeak jarraitzeko eta kontrolatzeko sistema ezarri behar du; bai bizitza baliagarria amaitzen zaien arte, bai baimendutako instalazio batean biltegiratu arte.

Gehigarri gisa, aktibitate handiko iturriak sortzeko, prozesatzeko, manipulatzeko, erabiltzeko edo biltegiratzeko instalazioetan, babes fisikorako sistema eduki beharko dute aktibitate handiko iturri horiek. Mehatxuaren ebaluazioaren araberakoa izango da sistema hori, bai eta iturri erradioaktiboen sustapen erlatiboaren, horien ezaugarrien eta horiek baimenik gabe kentzetik edo balizko sabotaje batetik eratorritako aurreikusteko moduko ondorioen araberakoa ere.

Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak, instalazioen eta material erradioaktiboaren babes fisikoari dagokionez, jarduerak ebaluatzeko, ikuskatzeko eta kontrolatzeko eskumenak dauzka, araudia egiteko eta onartzeko eskumenak, beste agintaritza eskudun batzuei laguntzeko eta aholku emateko eskumena eta zigortzeko prozedurak hasteko eskumena.