CSN Material erradioaktiboaren garraioa

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Material erradioaktiboaren garraioa

Transporte de material radiactivo

Material erradioaktiboak medikuntza alorrean, industrialean eta nuklearrean dituen askotariko aplikazioek berau garraiatzea eskatzen dute, hornitzaileetatik instalazio erabiltzaileetara garraiatzea, alegia; eta, gero, azken horiek sortutako hondakin erradioaktiboak eraman behar dira tratamendu-zentroetaraino.

Nazioartean lekualdatzen diren merkantzia arriskutsuen % 2 inguru da material nuklearren eta erradioaktiboen bidalketa. Material erradioaktibo kopuru txikiak edukitzen dituzte horietako gehienek, eta mediku-diagnostikoak egiteko, industriako aplikazio jakinetan edo ikerketa xedeetan erabiltzen dira. Beste bidalketa batzuk funtsean minbiziaren aurkako terapian erabiltzen diren aktibitate handiko iturri erradioaktiboak izaten dira.

Gehienbat, airez garraiatzen dira horiek; batez ere, mediku-aplikazioetan erabiltzen den material erradioaktiboa. Izan ere, material horrek dituen ezaugarriak direla-eta, gainbehera erradioaktibo azkarra jasaten du, eta beharrezkoa izaten da premiaz bidaltzea. Ondoren, ospitaleetaraino edo mediku-diagnostikoa egiteko zentroetaraino errepidez garraiatzen dira, bilgarri txikietan sartuta.

Itsasoko garraioa distantzia handietan material kopuru handiak garraiatzeko erabiltzen da, normalean, erregai nuklearraren zikloari lotutakoak (mineralak, kontzentratuak, uranio hexafluoruroa, erregai nuklearra eta abar).

Garraioan kontrolerako egitura erregulatzaile zorrotza, nazio zein nazioarteko mailan hitzartutakoa eta jarraitutakoa, egoteak material erradioaktiboen erabilera onuragarriak ziurtatzen ditu, pertsonentzako, ondasunentzako eta ingurumenerako babes eta segurtasun maila egokia bermatuz. Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren funtzioek, gainera, honakoak biltzen dituzte: Industria Ministerioari segurtasun-txostenak bidaltzea, garraiatzeko fardelak onar ditzan eta bidalketa baimendu dezan, eta material erradioaktiboa garraiatzearekin zerikusia duten jarduera guztien segurtasun nuklearraren eta babes erradiologikoaren alderdiak kontrolatzea eta ikuskatzea.

Material nuklearra garraiatzeari buruzko informazio gehiagorako, honako atala kontsulta daiteke: 
Segurtasun nuklearra > Material nuklearrak garraiatzea