CSN Zer egiten dugu larrialdi-egoeran?

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Zer egiten dugu larrialdi-egoeran?

QUE HACEMOS CASO EMERGENCIAS

Agintaritza eskudunak edo instalazioko larrialdi zuzendaritzak larrialdi-adierazpena egiten badu, izan nuklearra, izan erradiologikoa, CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren baitako Larrialdiei Erantzuteko Antolaketa aktibatuko da, 1. moduan. CSNko larrialdi-aretoa (Salem) alerta moduan dago aktibatuta urteko egun guztietako 24 orduetan. Larrialdiei Erantzuteko Antolaketa 1. moduan aktibatzea da ezarritako lehenengo erantzun mota.

Modu horretan eta hurrengoetan (3. modura arte) hasten dira larrialdia adierazi duen instalazioarekiko harremanak, bai eta instalaziotik kanpoko larrialdi-zuzendaritzarekiko harremanak ere; CSNko teknikari berezitu guztiei deitzen zaie, larrialdi motarekin eta Salem aretoan adierazitako moduarekin proportzioan; kontseiluak larrialdiei erantzuten laguntzeko dituen kanpoko bitartekoak aktibatzen dira; egoeraren ebaluazioa hasten da, istripuaren diagnostikoa eta horren garapenaren aurreikuspena eginez.

Babes-gomendioak ateratzen dira ebaluazio horien emaitzetatik, eta larrialdiaren zuzendaritza duen agintaritzari helarazten zaizkio praktikan jar ditzan, dauzkan baliabideen arabera.

Gure herrialdean, CSN da, modu esklusiboan, izaera erradiologikoa duten datuak koordinatzeko eta biltzeko agintaritza eskudun bakarra, bai eta datu horiek aztertzeko eta langileei zein herritarrei babes-gomendioak egiteko eta ingurumenaren gainean informatzeko eskumena duen agintaritza bakarra ere.