CSN Zer da larrialdi nuklearra?

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Zer da larrialdi nuklearra?

¿Qué es una emergencia nuclear?

Hauxe da larrialdi nuklearra: agintaritza eskudunak adieraz dezakeen egoera da, zentral nuklear batean jazotako gertakari batek horren ohiko funtzionamendua asaldatzen duenean. Erreaktorea babesteko sistemek huts egin arteko istripua ere eragin dezake gertakari horrek, bai eta instalazioan operazio akatsak sortzea eragin ere, edo erradiazio ionizatzaileen zein kutsadura erradioaktiboaren eraginpean jartzeko ezohiko mailetara iristeko aukera sor dezake, bai zentralaren barruan, bai kanpoan.

Zentral nuklearretan istripua egoteko aukera ezin daitekeenez guztiz inoiz baztertu, beharrezkoa da larrialdi nuklearrei erantzuteko planak edukitzea, jarraitu beharreko jarduerak ezarriko dituztenak, istripu horrek herritarren eta ingurumenaren gainean izan ditzakeen ondorio kaltegarriak arintze eta murrizte aldera. Istripua gertatzen bada, berehala aktibatzen dira larrialdi-plan horiek, agintaritzak erantzun egokia eman dezan, bai eta herritarren babes egokia bermatzeko beharrezkoak diren zerbitzu publiko zein pribatuek ere behar bezala erantzun dezaten ere.

Planak aktibatzen direnean, agintari eskudunek berehala informatzen dituzte herritarrak; hala nola, larrialdi-egoeraren datuen gainean, jokatzeko moduaren gainean, eta, egoeraren arabera, aplikatu beharreko babes-neurrien gainean. Eskuragarri dauden hainbat bitartekoren bidez informatzen dira herritarrak: megafoniaz, irratiz, telebistaz eta beste bitarteko batzuen bidez. Larrialdi kasuan, garrantzitsua da iturri ofizialei bakarrik egitea kasu, horiek eskatutakoa betetzen saiatzea eta lasaitasuna zein sosegua mantentzea.

Zentral nuklearretako larrialdi-plangintzaren eremuko herrientzat, liburuxkak argitaratu dira larrialdi kasuetan jokatzeko moduari buruzko informazio zehatzarekin, biztanlegune bakoitzari egokitutakoak. Babes Zibilerako eta Larrialdietarako Zuzendaritza Orokorrak eta Babes Nuklearrerako Kontseiluak elkarlanean argitaratu dituzte liburuxka horiek.