Contenido principal
Giza baliabideak
RECURSOS HUMANOS
Karreradun funtzionarioek eta langileek ematen dute zerbitzua CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluan, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren Estatutua onartu duen azaroaren 5eko 1440/2010 Errege Dekretuaren 49. artikuluari jarraiki. Segurtasun Nuklearrerako eta Babes Erradiologikorako Taldeko funtzionarioek osatzen dute CSNko langileen talde teknikoa, aipatu estatutuaren 55. artikuluak ezarritakoarekin bat eginez.
Gutxi gorabehera, 450 beharginek egiten dute lan CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluan. Langileen % 70 inguruk dituzte goi-mailako tituluak, eta, gutxi gorabehera, erdiak emakumeak dira. Erakundeko langileen batez besteko adina 52 urtekoa da.