CSN Información general

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Información general

Juzbado-informacion-general

Erregai-elementuen fabrika hori Enusaren jabetzapeko lursail batean dago kokatuta, Salamanca probintzian, Juzbado udalerrian. Bertan egiten dira erregai-elementuak fabrikatzeko beharrezko jarduerak, uranio aberastu oxidoaren hautsetik eta gadolinio oxidotik abiatuta. Fabrikan uranio oxidoa hartu aurretik, uranio aberastu hexafluoruroa uranio aberastu oxido bihurtzeko prozesu kimikoa egiten da, eta Espainiatik kanpoko instalazioetan burutzen da hori.

Instalazio nuklear sailkatutako instalazioen xedea uranio oxidozko erregai elementuak fabrikatzea da, eta, batzuetan, uranio oxidoa eta gadolinio oxidoaren arteko nahasketatik sortzea erregai-elementuak. Pisuaren % 5 aberastu daiteke gehienez ere uranio-235arekin, eta presioko ur arina edo irakiten dagoen ur arina erabiltzen duten erreaktore nuklearretara eramaten dira erregai-elementu horiek.

Ondo bereizitako bi etapa dauzka prozesuak: lehenengoan, zeramika-prozesuan, uranio oxidozko hautsa edo uranio oxidoa gadolinio oxidoarekin nahastuta lortzen den hautsa sintetizatzen da, intentsitate altuko plakatxoak sortzeko. Bigarren etapan, prozesu mekanikoan, hagaxketan kargatzen dira erregai-plakatxoak, gero zigilatzeko, eta azken erregai-elementuak sortzeko mihiztadura ere egiten da.