CSN Aurretiko informazioa

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Aurretiko informazioa

Antecedentes

Hauxe da erradiazioa: energia edozein bitartekoren bidez igortzea, zabaltzea eta tokialdatzea, uhin elektromagnetikoen edo partikulen itxura hartuta.

Izaki bizidunak beraien sorreratik bizi izan dira erradiazioekin batera. Eguzkiaren erradiaziorik gabe ez litzateke bizitzarik egongo Lur planetan, eta erradiazio infragorririk gabe ezin izango ginateke berotu. Erradiazio iturri natural horiez gain, gizakiak gai izan dira erradiazioak erabiltzean oinarritzen diren hainbat gailu garatzeko. Erradiazioa erabiltzen dugu irratia entzutean, mugikorretik hitz egitean, gosaria mikrouhin-labean berotzean, ogia txigortzean edo erradiografiak egitean.

Uhin edo erradiazio elektromagnetikoak erradiazio ionizatzaileetan sailka daitezke, zeharkatzen duten materiako atomoen ionizazioa eragiteko behar besteko energia badute (adib.: X izpiak), ala erradiazio ez-ionizatzaileetan sailka daitezke, ez badute atomoen loturak apurtzeko eta ionizazioa sortzeko behar besteko energiarik; adibidez, izpi ultramoreak, irratiko uhinak, telebista edo mugikorrak.

Erradiazio ionizatzaileen barruan daude txertatuta masa duten partikulen itxura hartzen duten erradiazioak (alfa erradiazioa, esaterako); izan ere, kasu guztietan dira ionizazioa sortzeko gai.

Para ampliar información sobre este apartado, pueden consultarse las siguientes monografías: las radiaciones e instalaciones radiactivas.