CSN Instalazioen baimena

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

Instalazioen baimena

Autorización de instalaciones

Instalazio nuklearrei eta erradioaktiboei buruzko araudiak erregulatu du instalazio nuklearren baimenen araubidea. Araudi horrek ezarri duenez, Industria Ministerioa da instalazioak kokatzeko, eraikitzeko, ustiatzeko, aldatzeko, garraiatzeko, eraisteko eta ixteko baimenak esleitzeko arduraduna; hortaz, horren aurrean aurkeztu behar dira eskabideak, kasu bakoitzerako ezarritako dokumentazioarekin batera. Hala ere, instalazio nuklearretarako baimenak emateko beharrezkoa da CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren nahitaezko txostena, segurtasun nuklearrari eta babes erradiologikoari dagokienez. Beraz, baimena eman aurretik, aipatu ministerioak CSNri bidaltzen dio dokumentazio guztiaren kopia, horrek aginduzko txostena egin dezan. Txosten hori loteslea da ezezkoa ematen badu, bai eta  baimena esleitzeko ezarri dituen baldintzei dagokienean ere.

Baimen bakoitzaren titularra da instalazioaren edo jardueraren funtzionamendua segurtasun-baldintzetan burutzeko erantzulea, agiri ofizialetan ezarritakoaren barruan beti, horien babespean ematen baita dagokion baimena. Berari dagokio aipatu dokumentazioa eguneratuta edukitzea,  baimeneko baldintzei eragin diezaieketen kontuen gainean edo segurtasun nuklearraz eta babes erradiologikoaz informatzea Industria Ministerioa eta CSN, eta, oro har, indarrean dauden erregelamenduak betetzea. Era berean, titularrarena da gerta litezkeen larrialdi-egoeretan instalazio nuklearra kudeatzeko erantzukizuna.

Instalazio erradioaktiboen baimenei buruz gehiago jakiteko, honako atalera jo dezakezu: Protección radiológica > Autorización de instalaciones.