CSN X izpi medikoak

Edukira joan

Su versión de Internet Explorer no es la adecuada para una correcta visualización de esta página web. Debe utilizar Internet Explorer 9 o superior.

Aceptar

Contenido principal

X izpi medikoak

Rayos X médicos

Mediku-diagnostikoak egiteko X izpietako instalazioek pertsonentzako xede onuragarriekin erabiltzen dituzte erradiazio ionizatzaileak, eta horiengan ahalik eta inpaktu erradiologiko txikiena eragiten saiatzen dira. Inpaktu hori maila onargarrietara murrizteko, segurtasun eta babes erradiologikorako neurri eta irizpideak aplikatu behar dira instalazioetan, hurrengo faseetan:

• X izpien ekipoen diseinuan, fabrikazioan eta funtzionamendu zuzenean.

• Instalazioan, behar bezala diseinatuz gelak, horien banaketa eta blindajeak, eta babes erradiologikoko programen eta kalitate-bermearen ezarpenean. Azken horien helburua esposizioak murriztea da, eta praktika erradiologikoaren alderdi bakoitza optimizatzea, horrela, beharrezko kalitatea duten irudien nahitaezko kopurua lor dadin, ahalik eta dosi txikienak erabilita.

• Funtzionamenduan zehar, langile guztien babesari arreta emanez, ekipoa behar bezala erabiliz, lanerako metodoak optimizatuz eta aldizkako egiaztapenak eginez, bai ekipoei, bai instalazioari.

Mediku-diagnostikorako X izpien instalazioen erregulazioan erregistroko adierazpen eta inskripzio araubidea ezarri da, gainerako instalazio erradioaktiboetan eskatzen den baimenen sistema ez bezalakoa.