Contenido principal
Funciones y principios
Funciones
Instalazio nuklearretako eta erradioaktiboetako funtzionamendua erregulatzen du
Funtzionamendu hori segurtasun irizpideei egokitzen zaiela bermatzeko.
Araudia eta arauak proposatzen ditu
Gobernuari bideratzen dizkio segurtasun nuklearrerako eta babes erradiologikorako beharrezkoak diren araudi proposamenak, eta nazioarteko legediari egokitzen dio nazio-legedia. Bestetik, nahitaez bete beharreko arauak idazteko ahalmena dauka; eta, une zehatz batean, instalazioetako jarduera berehala eten dezakete arau horiek.
Ingurumena zaintzen du
Espainia osoan zehar banatutako estazio automatikoen sarearen bidez neurtzen du CSNk erradioaktibitatea, eta atmosfera, lurra eta ibaietako zein itsasoko ura aztertzen duen laginketa sarea ere badauka.
Langileentzako lizentziak esleitzen ditu
Lizentziak aztertzen eta esleitzen dizkie instalazio nuklear eta erradioaktiboetan lan egiten duten pertsonei.
Instalazioetako proiektuen berri ematen du
Instalazio nuklear eta erradioaktibo bat funtzionamenduan has dadila baimendu aurretik, xehetasunez aztertzen ditu proiektuak behar dituen zehaztapenak, eta horiek bete daitezela eskatzen du.
Laguntza teknikoa ematen du, larrialdi nuklearra edo erradioaktiboa gertatuz gero
CSNk edozein gertakari nuklearren edo erradiologikoren aurrean erantzuteko ahalmena dauka, eta, gainera, parte hartzen du istripu nuklearretarako larrialdi-planak egiteko orduan.
Langileen dosiak kontrolatzen ditu
Esposizioan dauden langileek jaso ditzaketen erradiazio dosiak zaintzen ditu, ezarritako mugak gaindi ez ditzaten.
Behartzeko ekintzak
Egokitzat jotako zigortzeko espedienteak abiaraz ditzake, bere eskumenen eremuaren baitan. Proportzionaltasun-printzipioari eta energia nuklearrari buruzko legean zehaztutako zirkunstantziei jarraiki mailakatuko dira zigorrak. Hiru maila ezarri ditu aipatu legeak: gehienezkoa, ertaina eta gutxienekoa.
Ikerketa planak egiten eta sustatzen ditu
Ikerketa planak sustatzen ditu, segurtasun nuklearreko eta babes erradiologikoko gaietan.
Iritzi publikoa eta Espainiako Gorteak informatzen ditu
CSNk kontu ematen du bere jardueren gainean, eta horien berri ematen die Diputatuen Kongresuari eta Senatuari, bai eta herritarrei ere, hainbat bitartekoren bidez.
Harremanak dauzka Estatuko Administrazioarekin
Kontseiluak lankidetza-harremanak dauzka estatu zentraleko, erkidegoetako eta tokiko erakunde ezberdinekin.
Harremanak dauzka antzeko beste erakunde batzuekin
Lankidetzan aritzen da, modu aktiboan, nazioarteko erakundeekin eta erregulatzaile homologoekin, akordioen, protokoloen eta hitzarmenen bitartez.